XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Juan Mari Lekuonak Euskaltzaindiako sarrera hitzaldia egin zuen atzokoan J. B. Oiartzun.Euskaltzaindiak Oiartzungo udaletxeko batzar aretoan ospaturiko ekitaldi jendetsu eta hunkigarri batean, Juan Mari Lekuonak euskaltzain oso bezala bere sarrera hitzaldia irakurri zuen atzokoan, bere osaba On Manuel Lekuona zenak Akademian utzitako aulkia okupatu zuelarik.
Aldi berean, ekitaldi hau
Oso momentu hunkigarria izan da
Nere aldetik, betidanik ibili naiz euskararen munduan baina, agian, momentu honetatik aurrera, lehengokoari jarraituz, erantzunkizuna areagotzen da.
Alkatearen agurra Goizeko hamarretan eman zion hasera Euskaltzaindiak uztailari dagokion ohizko bilerari, ate itxira.Bertan tramitezko zenbait gai ikutu ziren, besteak beste, Nafarroako toponimiari buruzko lanaren bigarren atala, irailan berrikusi egin behar dena, edota
Baita iragarri ere hurrengo bilera arrunta Gernikan ospatuko dela irailaren 29an eta 30an, abuztuan ez bait da ohizko bilerarik egiten.
Goizeko hamabietan hasi zen atzoko bileraren bigarren partea, publikoari irekia oraingoan.
Euskal Herriko lurralde desberdinetatik hainbat euskaltzale bildu ziren Oiartzunera, hauen artean, besteak beste, Imanol Murua Gipuzkoako Diputatu nagusia, Mari Karmen Garmendia Hizkuntz Politikarako Zuzendaria edota Herri Batasunako mahai nazionalaren partaide eta euskal idazle ezaguna den Jose Austin Arrieta aipa daitezkeelarik.
Euskaltzaindiako idazkari den Jose Maria Satrustegik aurkezpena eta goizeko bileraren berri eman ondoren, Oiartzungo alkateak, Jon Iñarrak, hartu zuen hitza Juan Mari Lekuonaren Euskaltzaindiratze horrekin bai udalak bai Oiartzun herriak hartu duen poza adieraziz,
Jon Iñarrak, aldi berean, Euskaltzaindiari eskertu zion
Zorionak eman zizkion ere alkateak Juan Mari Lekuonari, Euskaltzaindiari eta Oiartzun herriari,
Ohitura denez, euskaltzain berria aretotik kanpo itxaroten zegoen, harik eta barrutik beste bi euskaltzain, Patxi Zabaleta eta Ondarra bere bila joan arte.
Hauek lagundurik sartu zen Juan Mari Lekuona biltzar aretoan bere lekua okupatzeko bildutakoen artean.
Juan Mari Lekuonak, ondoren, bere hitzaldiaren laburpen bat irakurri zuen, lan horren testo osoa aurki argitaratua izango delarik.
Erdi ahozkotasuna edota ahozko eta idatzizko literaturen artean dauden harremanez aritzen da lan horretan Juan Mari Lekuona, hain berea duen maisutasun eta jakinduriaz.
Ahozkotasunatik idazkerara doan prozesoa eta hor erdian, nolabait, sortzen den erdi-ahozkotasuna (bertso-paperak, ezkuizkribuak, edota aldizkariak) sakonki aztertzen ditu Lekuonak, modalidade honi dagozkion estilo ezaugarriak eta erabiltzen diren eredu estilistikoak zehaztuz.
Euskaltzaindiako buruordea den Haritxelar izan zen atzokoan euskaltzain berriaren
Diskurtso polita oso Haritxelarrek egin zuena, umorez eta dotoreziaz, arras literarioa, eta hasieratik bukatu arte hunkigarria, osaba eta ilobaren arteko paralelismoa hitzaldiaren ardatz bezala hartuta.
Ondoko hitz hauekin eman zion bukaera bere mintzaldiari Iparraldeko euskaltzainak: